Elkarrekin berritzen jarrai dezagun

Euskadi berrikuntza-arloan Europaren abangoardian kokatzea erronka kolektiboa da, botere publikoen konpromisoa eta gizarte osoaren inplikazio aktiboa eskatzen dituena, Memoria hau osatzen duten proiektuetan islatzen den gisan.

Bide bati ekin diogu, ezinbestekoa da elkarrekin lankidetzan eta berritzen jarraitzea gure herrialdearen oraingo eta etorkizuneko ongizatea bermatzeko.

Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren alde apustu egiteak eta alor horietan inbertitzeak enpresaren produktibitatean eta lehiakortasunean irabaziak dakarzkigu, kalitate handiagoko enpleguak sortzen eta sozialki kohesionatutako lurraldea izaten laguntzen digu. Hori lortzeko, erakunde publikoek eta pribatuek bat egiten dugu, jarduera-eremu berbera konpartitzen dugu:

  • Estrategia. Konpartitzen dugu. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2020 Plana ontzat eman dugu. Plan horren egitekoa ongizatea, hazkunde ekonomiko iraunkorra eta enplegua hobetzea da. Ikerketa- eta berrikuntza-politika konpartitzen dugu, espezializazio adimendunean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen eraginkortasuna hobetzean oinarritua.
  • Lehentasunak. Konpartitzen ditugu. Itzulkin ekonomiko eta sozial handiagoko hiru arlo estrategiko ditugu ardatz: energia, fabrikazio aurreratua eta biozientziak/ osasuna. Elikadura, habitat hiritarra, ekosistema eta industria kulturalak eta sortzaileak alorrekin lotutako aukera berriei ere so gaude. Hazkunderako eta aurrerapenerako proiektu bat dugu gure herrirako.

Ezagutza eta berrikuntza gure Giza Garapen Iraunkorrerako Estrategia sostengatzen duten oinarrizko bi habe dira.

Innobasque IÑIGO URKULLU, Lehendakaria
IÑIGO URKULLU, Lehendakaria eta Innobasqueko Ohoreszko Lehendakaria
  • Ahalegin inbertsiogilea. Konpartitzen dugu. Gure BPGaren ehuneko bat, Europan berrikuntza-maila handia duten eskualdeetako BPGarekin parekagarria dena, I+G+b-ra bideratzen ari gara. Horrela, inguruabar ekonomiko eta gizarte-inguruabar zailetan berrikuntzan inbertsio publiko/pribatua ez dugula jaisten frogatzen dugu. Ahaleginak bateratzea beharrezkoa da garapen ekonomikoa azkartzeko gai diren berrikuntza-proiektuak sustatu ahal izateko.
  • Bat gatoz talentua duten eta berrikuntzarekin konprometituta dauden pertsonak beharrezkoak ditugun eta Euskadi berrikuntzaren alorrean erreferente bihurtuko duten eraldaketa-prozesuak gauzatu ahal izateko ditugun aktiborik onenak direla pentsatzean.

 

Memoria euren ahaleginarekin eta konpromisoarekin berrikuntzak gure herrialdeko aurrerapena hazkunde adimendun, iraunkor eta integratzaile baterantz zuzendu dezan laguntzen duten pertsona guztiei eskainitako eskertza da. Memoria honek elkarrekin batera berritzen jarraitzera gonbidatzen gaitu.