Elkarlanean aritzea, berritzeko aukera

Euskal erakundeok lankidetzan are gehiago aritzeko eta sektore, diziplina eta aukera berrietara irekitzeko gaitasuna dugu. Lankidetza ahalegina egitea eta konfiantza edukitzea eskatzen dituen prozesua da eta, nahiz eta bidea beti erraza izan ez, handinahikoagoak diren xedeak erdiestea ahalbidetzen digu, urrunago iristea.

Euskal enpresa-ehuna %99an ETEez osaturik dago. Horietako gehienak enpresa txikiak edo mikroETEak dira, arintasuna, malgutasuna, talentua eta irekiera dituztenak eta, beraz, kokapen ezin hobea dutenak handinahiko proiektuei lankidetzan aurre egiteko. Korporazio handiak ere jabetzen dira start up eta erakunde txikiek adierazten duten berrikuntza-iturriez eta balio berezia ematen diote lankidetzan ekimenak lantzeko lehenengoek duten gaitasun eragileari. Gaitasunak batuta, ziurgabetasuna eta arriskua murriztu egiten dira eta emaitzak konpartitu egiten dira.

Lankidetzan aritzerakoan, bidaide ditugun kideak ez ditugu gehiegi ezagutzen eta ekitera goazen bide horren patua zein izango den ere ziurtasunez ez dakigu; beraz, normala da mesfidantza sortzea. Baina funambulismo-ariketa hori egitean sortzen dira lehendik dauden merkatu-segmentuetan jarrera lehiakorrei eustea ahalbidetzen duten berrikuntzak eta haiek gauzatzen diren ekosistema eralda dezaketen berrikuntzak. Horregatik, finkatutako kultura berritzailearekin eta esploratzera irekiarekin konfiantza-inguruneak sortzea sine qua non baldintza da lankidetza bidezko benetako berrikuntzak erne daitezen.

Hainbat erakunde, jada, bide ezezagun horitan barrena dabiltza berrikuntza ahaltsuagoetara iristeko: eragile desberdinekin, baita euren erakundekoak eta sektorekoak ez diren eragileekin ere, lankidetzan ari dira eta berritzeko modu irekiagoak gauzatzen dituzte. Aldaketa hori lankidetza horiek berrikuntza azkartzen dutela eta oso-oso lehiakorrak diren merkatu-jarrerak sortzen dituztela ebidentzian oinarritzen da.

Gaitasunak batuta, ziurgabetasuna eta arriskua murriztu egiten dira eta emaitzak konpartitu egiten dira.

Beste ekonomien gaitasun berritzailea areagotzea, aldaketa teknologiko azkarra, produktu eta zerbitzu berrien eskaera amaigabea edota, produktuen eta zerbitzuen gero eta bizitza-ziklo laburragoa nahikoa pizgarri dira ez dagoela erakunderik, nahiz eta handia izan, erronka horiei bakarrean aurre egin diezaiokeenik ondorioztatzeko.

ALBERTO GARCÍA ERAUZKIN, Innobasqueko Presidentea
ALBERTO GARCÍA ERAUZKIN, Innobasqueko Presidentea

Innobasquen mila bazkide gara, guztiak ere, berrikuntzarekin konprometituak: ETEak enpresa handiak, ezagutza-zentroak (unibertsitateak, zentro teknologikoak eta beste erakunde batzuk), administrazio publikoak eta pertsona fisikoak; azken batean, euskal gizarteko aberastasunaren ordezkariak. Elkarrekin, ingurune suspergarriak, konfiantzazkoak sortzen ari gara, guztiok ere bertan gure gaitasunen potentziala gara dezagun. Mila bazkide, mila gaitasun. Eta zeharkako lankidetza gehiago eragingo bagenu? Eta itun publiko pribatuan sakonduko bagenu?

Finkatutako berrikuntza-kultura, networking sareetara atzipena –bai formalak bai formalak ez direnak, presentzialak, on line, adituetara eta bazkide potentzialetara eta kolaboratzaileetara atzipenarekin– edukitzeaz gain, faktore erabakigarria izango da, azken batean, lankidetzaren arrakastari eragiten dioena baita, sarri askotan, aintzakotzat hartzen ez bada ere. Innobasque moduko figurek izaera desberdineko erakundeen artean, sektore artekoetan, eragile anitzekoetan, publikoaren eta pribatuen artekoetan loturak errazten dituzte, beharrezkoa dena euskal ekosistemaren antzekoak diren ekosistema konplexuetan eta trinkoetan. Berrikuntza deituriko leku ezezagun horretara daraman bidea seguruagoa bihurtzen duten sareak dira. Beraz, ezbairik gabe, egin beharreko bidea da.