Erdietsi nahi dugun etorkizuna

Memoria hau elkarrekin, lankidetzan, konfiantzazko inguruneetan, nola berritu dezakegunari buruzko kontaketa da. Berrikuntzaren Euskal Agentziaren bigarren zikloari amaiera eta hirugarrenari hasiera ematen dion narrazioa da. Agentzia 2007an sortu zen belaunaldi oso batentzako proiektua izateko asmoz, amaierarik ez zuela zirudien hedapen ekonomikoa bizi arren, gure etorkizuna ziurtatuta ez zegoenaren uste osoarekin. Euskadi, bere alor guztietan, berrikuntzaren abangoardian dagoen eskualde europar bihurtu nahi genuen. Orduko ikuspegiak gaur egun ere bere horretan dirau, mugitzen gaituen ardatz bihurtuta. Erreferentziazko lurralde izatea dugu xede. Euskadi berritzaileagoa nahi dugu, berritzaileagoak izatea.

Atzean utzi dugun biurteko honetan, xede horretara hurbilduz joan gara gure mila bazkideen eta Innobasque sareko kideen eskutik. Horiekin Memoria honetan jasotzen diren proiektu garrantzitsu askotan egin dugu lan, itun publiko /pribatuen emaitza, enpresen, ezagutza-zentroen, administrazioen eta sozietateko kideen arteko lankidetzarena. Lankidetzari esker, oztopoak aukera bihurtu ditugu, korronte orokorrekin bat egin dugu, elkarrekin gure etorkizuna eraikitzen ari gara.

“Euskal gizartearen oraineko eta etorkizuneko bizi-kalitatea hobetzen laguntzen jarraitu nahi dugu.”

TXEMA VILLATE, Zuzendari Nagusia memoria-innobasque-2014-2015
TXEMA VILLATE, Zuzendari Nagusia

Gainera, denbora-tarte horretan, Innobasque Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Ordezkaritzako Idazkaritza Tekniko gisa sendotu egin da eta horrek berrikuntzaren estrategia eraentzen duten politikak diseinatzen parte hartzeko aukera ematen digu. Eta hori gure muin elkarkorra galdu gabe, zeinaren bitartez, berrikuntzaren kultura, ideia berritzaileak ingurune aldakorretan eta globalizatuetan ernetzea errazten duten konexioak eragiten dituena, barreiatzen ari garen.

Lortutako emaitzek erdietsi nahi dugun gure etorkizun hobea sortzen jarraitzera animatzen gaituzte; euskal gizartearen oraineko eta etorkizuneko bizi-kalitatea hobetzen laguntzen jarraitu nahi dugu. Hori egiteko modurik onena Innobasquetik egitea da.