Zer gara

Innobasque Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile berezi bat da, Eusko Jaurlaritzari berrikuntza-politika berriak diseinatzen, ezartzen eta bultzatzen laguntzen dioena. Irabazi asmorik gabeko eta erabilgarritasun publikoko elkarte pribatu bat gara, 1.000 erakunde bazkide baino gehiagok osatua.

Lankidetza-sare eraginkorra osatzen dugu, enpresek, erakunde publikoek, eragile zientifiko teknologikoek eta gizarteak osaturiko itun publiko/pribatua. Elkarrekin belaunaldi oso batentzako proiektu bat eraiki nahi dugu, Euskadirentzako lortu nahi den etorkizunik onena.

Berrikuntzan jartzen dugu arreta, izan ere:

  • Gizarte-eraldaketaren eta eraldaketa ekonomikoaren eragilea da, Euskadi iraunkor baterantz.
  • Alor ugari barnebiltzen ditu eta Euskadiko gizarte- eta ingurumen-erronkak eta erronka ekonomikoak konpontzeko gai diren soluzio berritzaileak eraikitzeko giltzarria da.
  • Guztion artean sortzen dugun balioa da, elkarrekin lankidetzan, gizartean eragina duten eta hura eraldatzen duten gizarte-harreman eta lankidetza-eredu berriak sortuz.

Innobasque zifratan

Innobasque zifratan 2014-2015